Diruz lagunduko dira eduki osoa euskaraz duten web guneak, baina horrek ez du egotziko edukia beste hizkuntza batzuetan ere izatea.
Deialdiaren baldintzen arabera, ez dira lagunduko web gune pertsonalak, ez eduki iraingarriak dituztenak, ezta edukietara iristeko edonolako mugak jartzen dituztenak; era berean, ez dira deialdi honetan sartuko edozein herri erakunderi lotutako enpresa, talde, elkarte eta abarretako guneak.
Nolanahi ere, eskaera egiteko unean web guneak egina egon behar du, Udalak aztertu ahal izateko.
Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko beharrezkoa da eskatzaileak egoitza fiskala eta soziala Villabonan izatea. Dena den, deialdi honetako baldintzak zehatzago ezagutu nahi dituenak Villabonako Euskara Zerbitzura jo dezake, eta bertan adieraziko diote zer aurkeztu behar duen eskaera egiteko. Halaber, dirulaguntza deialdiari buruzko informazioa Udalaren www.villabona.net web gunean eskura daiteke. Dirulaguntza eskatzeko epea abenduaren 14an bukatzen da.