Txingak, lokotsak, soka tira eta beste hainbat euskal jolasetan aritu ziren bi herrietako gazteak.Ondo pasa, kirola egin eta bertako joko eta kirolak ezagutuz lagun berriak egiteko aukera paregabea izan zuten gazteek.
Goizeko 09:30ak aldera ekin zioten lehiari eta giro berezia jarri zuten Goikoplaza inguruan. Bertatik pasa zirenen ikusmina ere piztu zuten.