Gaur, berriz, jaietako egun potoloa izan da. Goizean goiz hasita,amasar ugari baserriz baserri ibili da kalejiran. Goiko bailaran batzuk, behekoan besteak. Goizean hotza eginagatik, dantza eta jai giroa izan dira nagusi egun guztian zehar. Bazkariaren ondoren, dantza-soka egin dute plazan. Herritar nahiz kanpotar ugari bildu da festa girora. Gauean, afariarekin eta ondorengo parrandarekin emango diote amaiera egun borobilari. Asteburu honetan eta hurrengoan ekintza ugari izango da Amasako Samartiñetan. Begira-begira agenda atala.
Eta gaurko eguneko argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, jo ezazue gune honetako Argazkiak sailera.