Dr Flemingo ikasleak Zubietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 8a, 19:09

Doktor Flemingo ikasleak Errealeko entrenamendua ikusi zuten atzo Zubietan. Errealaren historiaz hitz egiteko aukera izan zuten eta baita jokalariekin argazkia ateratzekoa ere. Hara hemen bidali diguten argazkia eta testua

"Dr. Fleming ikastetxeko 5. mailako 2 taldeak gara. Atzo, azaroaren 7an, Zubietan izan ginen Errealeko entrenamendua ikusten. Hasieran, Errealeko historia (garaipenak eta galdutako partidu garrantzitsuen tentsio uneak) bideoz ikusi genituen Manu Urbieta jokalari ohiaren laguntzaz. Gero, monitoreekin futbolean  taldeka aritu ondoren, instalazioak ikusi genituen. Bidean harrapatu genituen jokalariei autografoak eskatu genizkien eta azkenik, bi jokalarirekin hitz egiteko aukera izan genuen. Asier Riesgo eta Alvaro Novo gurekin izan ziren eta gure galderei erantzun ondoren, argazki bat atera genuen elkarrekin".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!