Asteburu honetan ekingo zaio 2007-2008 denboraldiko XVI. Areto Futbol Txapelketari Urnietan. Aurtengoan bederatzi talde lehiatuko dira, iaz baino bat gutxiago. Horrek aldaketak eragin ditu jokatuko diren hemezortzi jardunaldietan. Aurten, astero lau norgehiagoka jokatuko dituzte zortzi taldek eta txandaka, talde batek atseden hartuko du. Berrikuntzak baita norgehiagoken ordutegian ere. Hemendik aurrera, hiru norgehiagoka igandean jokatuko baitira; laugarrena astelehen iluntzean, instalazioetako ordutegiak gehiagorako aukerarik ez baitu ematen. Apirila amaieran jokatuko da azken fasea, partida bakarrera zortzi talderekin. Final handia berriz, maiatzaren 11rako aurreikusten da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!