Ile-apaindegi batean ere saiatu ziren, azkeneko honetan sartzea lortu ez bazuten ere. Sartzeko, ateak puskatu zituzten batzuetan eta hauen sarrailak besteetan, behin barruan zuzenean diru-kutxaren bila joateko. Denda barruetan ez zuten txikiziorik eragin, ezta diru askorik eraman ere. Kasu gehienetan kalterik handiena sarrerako atea puskatu izana bera izan zen. Ertzainek, Mandazubi inguruan, errepide bazterrean aurkitu zuten denda hauetatik lapurrak eramandako hainbat paper.
Astelehenean, sustoa pasa eta konponketa lanei ekin zioten berehala. Salmenta guneek ateak berriro zabalik dituzte, normaltasun osoz.