Bide horretan aurrerapauso bat eman dute, orain arte ezohikoa izan dena. Pasa den urriaren 29an komunikabideek lehen aldiz, batzar informatzaile batean egoteko aukera izan zuten. Hirigintzaren alorreko gaiak eztabaidatu ziren. Etxe tasatuei buruzko ordenamendua, udal zerbitzuetarako pabilioi berriaren lanak eta Arau Subsidiarioen gaiari lotuta, alegazio epe berri baten irekiera izan zituzten ahotan. Aste hasiera honetan ogasunaren alorrekoa ospatu da. Bertan Ordenantza Fiskalen aldaketei buruz jardun zuten udal ordezkariek.
EZOHIKO PLENOA HILAREN 14AN
Batzordeetan ez da inolako erabakirik hartzen. Bertan eztabaidatutakoa, gero, plenoetara eramaten baita. Hain zuzen, azken egunetan ospatu diren batzordeetan landutako gaiak datozen bi plenoetan mahai gaineratuko dira. Azaroaren 14an, asteazkena, ezohiko plenoa izango da 19:00etan. Ohikoa, bi hilabetez behin egiten dena, aldiz, hilaren 28an.