Herrian banatu diren afitxen arabera zera diote ekimenaren sustatzaileek, “Gaztetxeak urte hauetan guztietan erakutsi digu autogestioaz, asanbladaren bidez antolatuz eta elkarlanaz makina ekimen eginez, beste gizarte bat posible dela”. AHTa gutxi batzuren beharrak asetzeko bideratua dagoela salatzen dute, “gu guztioi ezarritako zergarekin ordainduz”.
Datozen asteetan hainbat mobilizazio deitu dituzte. Lehena, larunbat honetan. Aurrerago, Andoaingo jeltzaleen eta sozialisten egoitzen atarietan kontzentrazioak deituko dituzte “proiektuaren eragile politiko direlako”.
AHTren aurkako eguna. Azaroak 10, larunbata. Andoain
09:30. Mendi martxa, Goikoplazatik abiatuta.
14:00. Bazkaria. Zerrendak Irunberri eta Lanbroan.
20:00. Merienda.
22:30. Kontzertua: Aluaren Algara eta Annunakis Revenge.