Aizkardiren mendi astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 6a, 19:23

Aizkardi mendi elkarteak, urtero legez, mendi astea antolatu du azaroaren 19tik 24ra. Hori dela eta, ikusentzunezko ugari eskainiko da Gurea antzokian. Hara hemen egitaraua. Gune honetako Agenda atalean egunez egun sailkatuta aurki daiteke.

Azaroak 19, astelehena

"Mekong ibaia, bizitza tsunamiaren ondoren", Anjel Cuerdoren eskutik, 20:00etan.

Azaroak 20, asteartea

"Teide (0tik 3718 metrotara)/ La Palma irlaren mendiak", Aizkardiko kideen eskutik, 20:00etan.

Azaroak 21, asteazkena

"Patxi mundu bertikalean", Patxi Usobiagaren eskutik, 20:00etan.

Azaroak 22, osteguna

"Alpi-Mambo-Trango", herriko gazteen eskutik, 20:00etan.

Azaroak 24, igandea

Mendi ibilaldia eta bazkaria. 08:30etan kiroldegitik abiatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!