Zer ote?, egitarau zabala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 6a, 18:40

Zizurkilgo Udaleko kultura euskara eta kirola sailak egitarau oparoa prestatu du azarorako. Hona hemen antolatu dituzten ekintzen berri. Gune honetako agenda atalean, egunez egun sailkatuta ere aurki daitezke eskaintzak.

Automakilaia ikastaroa

Azaroaren 5, 12, 19 eta 26an, 19:00etatik 21:00etara. 30 €.

Euskal Kantautoreen Gaua

Ezer ez ta festa!!! zikloaren barruan, lehen aldiz antolatu da kantautoreei eskainitako gaua.

-22:00etan, Garbiñe Atxulondo tabernan.

-23:15etan, Gari Egarri tabernan.

-00:30etan, Petti Aurrera tabernan.

Santa Zezilia

Loatzo Musika eskolako mankomunitatea osatzen duten herrietan hainbat musika ekitaldi antolatuko da Santa Zezilia egunaren inguruan. Azaroaren 22an, kaleak alaituko dituzte trikitilariek Zizurkilen. Azaroaren 24an, Adunan bilduko dira musika ikasle guztiak. 

Dirulaguntzen bigarren zatiaren zuritzea

Herriko elkarteek Udalak 2007. urtean eman dituen dirulaguntzen zuritzea egin beharko dute urtea amaitu aurretik, urteko ekitaldien memoria eta fakturak aurkeztuz. Dokumentazioa aurkeztu ondoren, Udalak dirulaguntzaren %25a ordainduko die.

Euskararen Astea, Pedro Mari Otaño ikastetxean

Azaroaren 26tik 30era ekintza ezberdinak antolatu dira. Besteak beste, azaroaren 28an, "Nola egin jostailu egokia aukeratzeko" hitzaldia eskainiko da.

Teodoro Hernandorena VI. Ipuin Lehiaketa 

Kalean dira dagoeneko oinarriak. Aduna, Andoain, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek har dezakete parte. Bost maila ezberdin bereizi dira, adinaren arabera sailkatuta:

    A maila: 6-8 urte bitartekoa

    B maila: 9-11 urte bitartekoa

    C maila: 12-13 urte bitartekoa

    D maila: 14-16 urte bitartekoa

    E maila: 17 urtetik gorakoena

Lan bakoitzeko hiru kopia aurkeztu behar dira azaroaren 30a bitartean, eguerdiko 14:00ak baino lehen Zizurkilgo Udal bulegoetan.

Zure abizenak euskal grafiara aldatu nahi?

Abizenak euskaratu nahi izanez gero, errolda agiria, jaiotza agiri literala, N.A.N-aren fotokopia, famili liburua (ezkonduta egon edo seme-alabarik izanez gero) aurkeztu behar dira Udal bulegoetan. 

Kz gunea

Tutoritzak azaroaren14an eta 28an izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Tour-eko lehen txirrindulari euskaldunari omenaldia

Urtero bezala, Tour-eko lehen txirrindulari euskalduna omenduko da aurten ere. Azaroaren 23an, Haimar Zubeldiak Urkamendi elkartekoen omenaldia jasoko du.

Gaztain jatea

Azaroaren 10ean gaztain jatea izango da Zizurkil Goian. 

San Millan eguna 

Azaroaren 12an San Millan eguna ospatuko dute zizurkildarrek. 

 

Informazio gehiago: Aurrera plazako Udal bulegoetan. 943 692 495. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!