Jaietako argazki onenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko urr. 31a, 19:24

Xabier Madina, Elena Niño eta Erika Gomez, hurrenez hurren helduen artean. 14 urtez azpikoetan, Margot Madina eta Izaro Pellejero. Horiek izan dira 2007ko Sanmiel Argazki Lehiaketako irabazleak. Pasa den urriaren 29an jakinarazi ziren sarituen izenak Lekaion ospatu zen ekitaldian. Herri kirolak, dantzariak, artisautza azoka… Lehiakideek jaietako une ugari aukeratu dituzte. Aste hasieran kultur etxean bertan erakusgai jarri zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!