Akordeoiari buruzko II. Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko urr. 31a, 19:21

Azaroaren hamaseitik hemezortzira Akordeoiari buruz II. Jardunaldiak egingo dira Andoainen, Akordeoilarien Batasunak antolatuta.

Soinuak Musika Eskolari esker, intrumentu honekiko zaletasuna handia da Andoainen eta inguruko herrietan. Hilabete honetan, hainbat emanaldi jarraitu ahal izango da. Horien artean, Joxan Goikoetxea akordeoilariak “Innervisions” izeneko lan berria aurkezteko baliatuko duen aurkezpen jaialdia. Xabier Letek honela definitu du disko berria: "Joxan Goikoetxearen ariman ildoak egiten joan diren konposizio eta moldeen oihartzunen barne-eztanda da, nire ustez, Innervisions diskoa”.
Disko aurkezpen gehiago izango da. Tartean Alain Musichini Jazz Quartet taldeak eskainiko duena. Informazio osoa, Aiurriko webgunean, Agenda atalean aurki daiteke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!