Diploma eta oroigarri bana jaso zuten; tartean, zenbait urnietarrek. 25 aldiz odola eman duten Magdalena Arruartek, Koldo Izagirrek eta Antton Jauregik. Baita jada odola 40 aldiz eman duten Ana Maria Pascualek eta Manoli Sorondok ere. Andoaingo hainbat herritarrei ere eskerrona adieraziko zaie.
Bi hilean behin izaten da odol emanaldi saioa. Azaroaren 9an, ostirala 19:00etan izango da hurrengoa herriko anbulategian. Odola emateko baldintzak honakoak dira: 18-65 urte artean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasun arazorik ez izatea eta baraurik ez egotea.