Jubilatuen eguna Zizurkilen

Datorren azaroaren 4an Jubilatuen eguna izango da Zizurkilen.Hauxe egitaraua: 12:30etan meza izango da Arantzazuko Amaren elizan, hildako bazkideen alde. 14:00etan bazkaria Atxulondo jatetxean eta ondoren bazkide helduenak omenduko dira. Eguna amaitu aurretik, txapelketetako irabazleei sariak emango zaizkie eta dantzaldia ere izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!