Villabonatarrak indartsu dagoela erakutsi zuen eta finalerdietan da jada.
Seguru aritu zen Amaia Agirre Eibarko final laurdenean. Txapelketako bere lehen saioa izanagatik, zalantzak ahaztu eta hasieratik bukaerara ale politak utzi zituen. Zortziko handian arrazoi onak erabiliz, txikian paper zailari buelta emanez eta puntuak ahal bezala osatuz hasi zuen saioa. Bigarren erdia hobea egin zuen, hitzarekin bertsoa maisuki osatuz, hamarreko txikian arrazoi bikainak erabiliz eta kartzelan bere balioa erakutsiz. Irazurekin batera finalerdietan da Agirre ere. Ea Mendiluzek zer egiten duen igandean. Informazio gehiago Gure Gaiak atalean, G puntua estekan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!