Haurrentzako arte plastiko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko urr. 25a, 20:03

Villabonako Udaleko kultura sailak haur eta gaztetxoentzat arte plastikoen tailerra jarri du abian. izena emateko epea zabalik da.

Pintura, marrazkia, eskultura eta eskulanak lantzeko aukera izango da Larrea auzoan garatuko den ikastaroan (orain arteko haurtzaindegian). Ostegunetan 17:15etatik 18:15etara. Izena eman nahi duenak Villabonako kultura sailean edo 943 691 655 telefono zenbakian (Monika) du aukera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!