Autobus zerbitzua Amasara azaroaren 1ean

Villabonako Udalak jakinarazi duenez, autobus zerbitzua jarriko da Villabonatik Amasara eta alderantziz datorren azaroaren 1ean, Santu Guztien egunean.

Hauxe ordutegia:

Olaederratik:09:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30etan.

Amasatik: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!