Eteneta kultur eta gastronomia elkarteak Txanbolin txistulari bandarekin batera, III. Kantu saioa antolatuko du azaroaren 24an. Parte hartzera gonbidatuta daude urnietar guztiak.
Kantatzea gustuko duen urnietar orori zuzendutako kantaldia azaroaren 24an izango da Eteneta elkartean, “aurtengoan ez da afaria izango, bazkaria baizik. Bazkariaren aurretik, aurtengo Samieletan egin den antzera, kantu kalejira bat egingo dugu. Bazkaria heldu nahiz gaztetxoentzat prestatuko da eta zehaztapen gehiago laster emango dugu. Zuen agendan tartetxo bat egin ezazuen nahi genuke eta guztiok elkarrekin kantuaren inguruan une goxo bat bizi”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!