Pilota kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko urr. 24a, 20:10

EPLE 14-22 URNIETA
AHETZE ETXEBERRIA-XABIER KALEGAIN. KADETEAK.
Oreretakoek baino maila hobea erakutsi zuten. Markagailuan nagusi izan ziren urnietarrak partida osoan zehar. Jarraian eskuratzen duten hirugarren garaipenarekin sailkapenaren buruan dira, Villabonako Behar Zana taldekoekin puntuz berdinduta. Lesioa sendatuta, jardunaldi honetan txapelketara itzuli da Kalegain. Garaipen horiekin Gipuzkoako Txapelketako finalerdietara ailegatzeko borrokatuko dute. Zazpi bikoteetatik bik soilik eskuratuko dute txartela.

URNIETA 22-6 EPLE
XIKER URKIJO-JOKIN IPARRAGIRRE. JUBENILAK. Garaipen argia urnietarrentzat. Aurrelariak baldintzatu zuen norgehiagoka osoa, pilotakada bikainekin. Asier Azpiroz eta Beñat Arrutirekin osatzen duten taldea Gipuzkoako Txapelketako hirugarren postuari begira da jada.

URNIETA 22-6 MUNDARRO
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK. Beste garaipen bat gehiago. Lehen itzulia amaituta, arerio guztien gainetik izan dira etxekoak. Larunbatekoa ez zen jokatu duten partidarik onena izan. 0-2 galtzen hasi arren, handik aurrera aldeko tantoak erreskan etorri ziren. Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetara inolako arazorik gabe igaroko dira.

URNIETA 14-22 AÑORGA
MIKEL GARAIALDE. SENIORRAK.
Garaialdek ez zuen ezer egiterik izan. Eskuetatik gaizki izanda, nahi bai eta amaieraraino saiatu arren, ezinean aritu zen. Partida eskuetatik oso gaizki zela bukatu eta berehala, masajista batengana jo zuen.

TIJERO-ARANTXA GOENAGA    22
OTEGI-JUDITH    30
PALETA GOMA. SENIORRAK.
Goenagak partida ona jokatu zuen. Bakaikun (Nafarroa) jokatu zen neurketan, ordea, frontoia ez zegoen baldintzarik onenetan txapelketa bat ospatzeko.

JAUREGI-ARANTXA GOENAGA    30  
ARRIOLA-LUKAS    29
PALETA GOMA. SENIORRAK.
Altzan jokatu zen neurketan bai. Kasu honetan, zortea aldeko izan zuten Goenagak. Emozioz betetako partida izan zen. Aurreko bi norgehiagokak irabazita, sailkapen buruan da Goenaga lau punturekin.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Gomazko paleta, Seniorrak

Jauregi-Arantxa Goenaga //
Bañales-Gurrutxaga
Karmele Urbistondo-Lucas //
Arrondo-Urbieta
Lar, 27. 15:30. Hondarribia.
Eskuz banaka, Seniorrak
Behar Zana-Urnieta
Ost, 26. 21:00. Amasa.
Eskuz binaka, Jubenilak
Legazpiko Gaztetxea-Urnieta
Ost, 26. 20:00. Legazpia.
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta-Alde Zaharra 1
Lar, 27. 11:45. Urnieta.
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 1-Urnieta 4
Urnieta 2-Urnieta 3
Lar, 27. 16:00. Urnieta.
Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta 1-Urnieta 2
Lar, 27. 16:00. Andoain.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!