Herriko hainbat tokitan agertu diren orritxoen bitartez, Andoaingo Gaztetxeko kideak Ertzaintzaren jokabidearekin haserre agertu dira. Aipatu orritxoan adierazten denez, pasa den urriaren hamazazpian Ertzaintza Gaztetxetik irteten zen jendea identifikatzen aritu zen, “denera sei gazte eta ibilgailu bat, inongo arrazoirik gabe eta beraien betiko jarrera harroa erakutsiz”. Horrelako gertakariekin Gaztetxea eta gazteria kriminalizatu nahi dela salatu dute gazteek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!