Esan bezala, Zumeatik irtengo dira 08:30tan Ortzaika, Bordatxiki, Erramueta, Elordi, Pagarte, Erdoizta eta Barkardo Txiki zeharkatuz. Belkoain ingurua zeharkatuko denez, txangoa lau ordu ingurukoa izango da. Txangoa egin nahi duenak ondo erreparatu diezaiola ordu aldaketari, bezperan aurreratuko baita. Ordutegi berrian, beraz, 08:30tan Zumea plazan.