Tordesilhasko poesia jaialdian euskal ahotsa izango da Juan Kruz Igerabide adunarra. Gaztelania eta portugesarekin batera, euskara eta katalana entzuteko aukera ere izango da jaialdian. Euskal poesiaren aurkezpena egiteaz gain, Igerabidek poesia errezitaldiak ere eskainiko ditu Brasilgo egonaldian zehar. Besteak beste, Brasilgo, Cubako, Portugalgo, Mexikoko eta Espainiako poetekin batera, "Lectura Nocturna y Pocket Show" emanaldian hartuko du parte.