Trafikoa arinagotzeko asmoarekin, eta inguruan aparkaleku-plaza gehiago egon dadin, Altzin eta Erniobea kaleetako atzealdeko bidean trafikoa aldatu egingo da. Aldaketa hauxe izango da: norabideetako bat baliogabetu egingo da, eta ondorioz, bidea norabide bakarrekoa izango da Donostia aldera.