Larunbatero jokatuko dira partidak, abenduaren 1a bitarte. Kultur etxean bilduko dira Gipuzkoako xake jokalaririk onenak, 16:00etan hasita.
Duela hogeita hamar urte ere Amasa-Villabonan egin zen Gipuzkoako txapelketa. Herrian bada xake elkarte bat eta bertako kideek izango dute txapelketa antolatzeko ardura. Xake Joko elkarteko kideak ostiralero biltzen dira Kultur Etxean 19:00etatik 21:00etara eta ateak guztiz irekita dituzte zaletuak parte hartzera anima daitezen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!