Hona, egin beharreko lanak:
- Markatutako bide batetik ibili eta epaileak txilipitua jotzean gelditu eta etzan. Ondoren artaldea hartu eta artzainari ekarri.
- Ardiak ate batetik pasa.
- Ardiak kortan sartu eta ondoren atera.
Lanak burutzeko hiru artalde erabili ziren eta aipatu beharrekoa da antolakuntza lana ona izan zela.Eguneko bitxikeria usoen pasea izan zen, izan ere, zenbait unetan jendearen begiek zerurantz jo zuten pasatzen ari ziren milaka uso ikusteko.