Igandean, Azoka Berezia Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko urr. 17a, 18:43

Postu ugari izango da, eskualdekoak eta Euskal Herri osotik etorritakoak. Egur taila, eskultura, bitxigintza, ehungintza, koadroak, gozogintza, barazkiak, jakiak... eta, gainera, ekitaldi ugari. Autobusa doan izango da Bulandegi bideko errotondatik edo Zubiaurretxotik Zizurkil Goiko plazara, egun guztian zehar.

Hona, egitaraua:
  • 11:00: Kantu jira. Azoka euskal kantuz alaituko dute.
  • 12:00: Haurrentzat jolasak udaletxe aurrealdean.
  • 13:00: Zizurkilgo janari postu onenari sari-ematea. "Zizurkilen barrena" bekaren irabazlearen izena jakinaraziko da.
  • 14:00: Txahal erre jatea Zimiterioan. Txartelak salgai Zentroa, Pantxikane eta Atxulondo tabernetan 10 eurotan.
  • 17:00: Poniak haurrentzat.
  • 17:30: Valporqueroko arranoak, txori eta harrapakinen erakusketa.
  • 19:00: Txori eta harrapakinen hegaldi erakusketa zaldi gainean.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!