Pasa den astearte gauean ezezagun batzuk Andoaingo alkatearen alabaren ibilgailua erasotu zuten. Horren aurrean, ordezkaritza duten alderdi guztiek erasoaren salaketa gogorra egin dute. Erasotuarekiko eta bere sendiarekiko elkartasuna adierazteaz gain, udal ordezkariek adierazi dute “horrelako jokabide faxistekin nazka eginda” daudela. Haien jardunbidean ez dutela atzera egingo gaineratu dute udal hautetsiek, prentsara igorritako idatzi bateratuan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!