Eskulanak egiteko aukera eskaintzen du Villabonako Udaleko kultura sailak hiru ikastaroren bidez:
-Egur lanketa: Urriaren 22tik aurrera, astelehenetan 15:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 21:00etara. 140 €.
-Pintura: Urriaren 24tik aurrera, asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. 50 €.
-Zaharberritzea eta arte aplikatuak: Urriaren 17tik aurrera, asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara. 60 €.
Izen-emateko epea urriaren 15etik 19ra, udaletxeko kultur teknikariaren bulegoan edo 943 691 655 telefono zenbakian.
Oharra: Ikastaroetan parte hartzen duten ikasleentzat zabalik egongo dira uneoro Sacem-go tailerrak, baira ikastarorik ez dagoen egunetan ere.