Aizkardi mendi taldearekin La Demandara

Aizkardi mendi elkarteak urriaren 21ean La Demandara irteera egingo dutela gogorarazi du. Goizeko 06:30etan izango da irteera, Olaederra kiroldegi aurretik.

Aizkardi mendi elkarteak La Demanda mendiolerrora irteera antolatu du urriaren 21erako. Azarrulla herrixkatik abiatuko dira mendizaleak eta San Lorenzo mendira igoko (2271m). Ezkarain amaituko dute ibilbidea.

Ibilaldiak sei ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gorabehera eta 22 kilometroko luzera. Izena emateko: 943 694 458 (Joxan) edo Aizkardi mendi elkartean ostegun iluntzetan.

Urriaren 21ean, Olaederra kiroldegi aurretik abiatuko da autobusa, goizeko 06:30etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!