Kultur jardunaldiak, urriaren 17tik 27ra

Asteasuko I Argazki Rallya izango da aurtengo berrikuntza nagusiena eta urriaren 27an egingo da. Hori baino lehen, ordea, beste hainbat ekitaldi izango da: haurrentzako antzerkia, musika emanaldia eta film laburra, esaterako.

Saharako bizimoduaren inguruko film emanaldia eta solasaldia ere izango dira. Urtero, herrialde ezberdin baten inguruko ekitaldiak antolatzeko asmoa dute kultur jardunaldietako antolatzaileek. Said Beddouz izango da aurtengo hizlaria eta ondoren, Saharako tea dastatzeko aukera ere izango da.

Ekitaldien inguruko berri zehatzeagoa, agenda atalean aurkituko duzue.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!