Zaraterako landa bidea konponduko dute

131.142 euroko inbertsioa egingo du Udalak Zaratera doan bidea konpontzeko. Gaur egun, Azkarate baserri pareraino dago asfaltatua bidea eta konponketa lanak amaitu ondoren, Motzane ingururaino txukunduko dute.

Herriko baserritarrek erabiltzen dute, batez ere, bide hori eta zenbait hilabete zeramaten konponketa lanak eskatzen. 1358 metroko bide zatia konponduko dute aurten.
 
Horrez gain, datorren urterako konponketa gehiago ere aurreikusi ditu Zizurkilgo Udalak. Izan ere, Abeletxe jatetxera daraman bidean berrikuntzak egingo baitira.  125.000 euro erabiliko dira bidea zolatu, seinaleztatu edota segurtasun neurri berriak egiteko. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!