Bianak laguntza behar du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko urr. 11a, 16:15

Kontuan izanik Erentzun ikastolaren famili-kopurua nahiko mugatua dela, bolondresen laguntza erabat beharrezkoa da.  Eskualdeko familiak eta herritar guztiak orohar laguntzera gonbidatuta daude.

BIANAK LAGUNTZA BEHAR DU
Hauxe litzateke plana:
Urriak 21, igandea
10:00. Andoaindik irteera.
15:00–19:00. Txosna batean txanda egin. Lana amaituta, itzulera  autobusez zuzenean.

Izena emateko, Urki edo Xingolako arduradunekin harremanetan jarri, 627 441 603 telefono zenbakian.

Ikastolako festa handi horretan ere, Andoaingo Urki Dantza taldea eta Xingola abesbatza emanaldia ematera gonbidatuta daude.  Bianako ikastola estuki lotuta dago Andoain herriarekin. Besteak beste, irakasle taldeetako hiru andoindarrak dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!