Gaspar Esnaolak beteko du Florentino Ugaldek azken plenoan hutsik utzi zuen eserlekua. Hala jakinarazi zuten pasa den urriaren 9an alderdikide eta zinegotzi Maribel Vaquerok eta Miren Martiarenak.
Aurreko legegintzaldian, EAJ udal gobernuan eta Ugalde alkate zela, Esnaola talde bereko zinegotzia zen. Alkate ohiak pasa den irailaren 26ko plenoan jakinarazi zuen, kargua uzteko zuen asmoa. Une hartatik, Udaletik horrelakoetan egin beharreko tramitazioa egin dute. Hauteskunde zerrendan EAJ-k maiatzaren 27an eskuratu zituen hiru zinegotzien atzetik datorrena hautatzea eta hark baiezkoa ematea. Gaspar Esnaolak, zerrendan bosgarrenak onartu du kargua. Dagokion akreditazioa jaso ostean, hurrengo plenoan hartuko luke zinegotzi postua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!