Kintoen bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko urr. 11a, 16:11

Berrogeita hamabi urteren bueltan dabilenak hitzordua dauka Oianume jatetxean, datorren azaroaren hamarrean. Mahaiaren inguruan kontu kontari aritzeko eta adiskidetasunean sakontzeko ahalik eta herritar gehienak bildu nahi dituzte antolatzaileek. Hilabete inguru falta den arren, ahalik eta azkarren eman behar da izena. Beranduenez, datorren urriaren 31n.

Hitzodua arratsaldeko 14:00tan ipinita dago eta bazkarira joateko asmoa duenak 50 euro sartu behar ditu Caja Laboral- Lankide Aurrezki Kutxako kontu korronte honetan: 3035 0026 22 0261105959.

BAZKARIRAKO IZEN EMATEKO:
669 933 013 Ana.
630 670 704 Mª Ines.
687 615 522  Maite.


JANA, DANTZA ETA KANTUA
Egun osoko plana prest dute antolatzaileek, 2005 urtean ospakizuna egiten hasi zirenetik. Janak bezain besteko garrantzia dauka dantzaldiak. Bazkalostean, 20:30ak bitarte dantza egiteko aukera izango da Oianumen. Ana antolatzaileetakoak adierazi duenez, “dantzaldia amaituta kalera jaisten gara. Aurreko urteetakoa errepikatzen bada, kantuan arituko gara kalez kale”.
Deialdia irekia dela ere zehaztu nahi du, “Andoainen jaio edo bizi direnei zuzenduta dago bazkaria. Ia, 34 lagun bildu ginen baina aurten gehiago izango garela uste dugu. Adin tarte hori gainditzen duen partaideen senarra edota emaztea lasai asko etor daitezela, lekua denei egingo diegulako”. Gonbidapena, beraz, luzatuta dago adin tarte horretako andoaindar guztientzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!