Goizeko 07:30etan Anoetan katenaria tentsatzen duten kableak moztu dituzte eta ondorioz, Legorretatik Hernanira arte ez da tren zerbitzurik izan goizean zehar.
Atzerapen handiekin baina, badirudi pixkanaka normaltzen ari dela trenen zerbitzua. Renfek, arratsaldeko 15:00etarako zerbitzua normaltasun osokoa izatea espero du, bi norabideetara. Bitartean, autobus zerbitzuak jarri ditu ibilbide motz (Tolosa eta Donostia artean) nahiz luzeagotarako.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!