Iazko hitzaldiek izan zuten arrakasta ikusita, aurten ere ikastaroa antolatzeko asmoa du Aritza kultur taldeak. Iaz hitzaldi sorta izan bazen, aurten gai ezberdinen arteko hizketaldiak antolatzea dute helburu. 1834 urtean hasi eta 1936 urtera bitarte, mundu tradizionaletik gizarte industrialera egin nahi dute bidea. Hauexek hizketaldietako aztergaiak:
-1834: Gerra karlistak
-Industrializazioa
-Inmigrazioa
-Urbanizazioa
-Euskararen atzerakada
-Gizarte elizkoitik gizarte laikora
-Sinismenak, ohiturak, gizarte eredua, hezkuntza…
Ikastaroaren zuzendaria Mikel Sorauren historialaria izango da.
Zergatia eta metodologia
Aritza kultur taldeko kideek hizketaldien zergatia eta metodologiaz ondorengoa azaldu dute, "XIX. mendeak, bai eta XX.aren hasierak ere, euskal gizartean bilakaera handia bizi izan du. Ehun urtean, landa giroan bizitzetik (gizarte katolikoa, euskalduna, herri txikiak eta tradiziozko ohiturak…) gizarte industrialean bizitzera iragan da biztanleria. Baina aldaketa ez zen mailaz maila eta zailtasunik gabe gauzatu; gerra, porrota, ihesa eta belaunaldi osoen erbestealdiak, industrializazio basatia, meatzaritza, paisaiaren degradazioa, langileria indartsua (zatitua, erdiak bertakoak, erdiak kanpotarrak), inmigrazioa pilaka, etengabeko urbanizazioa, euskararen atzerakadaz batera hezkuntzara sartzeko ahala…, honen guztiaren eskutik etorri zen.
Gainera, espainiar estatuarekin harremanak okerrera nabarmen egin zuen garaia zen hura, gerra karlistak, menperatzea, lehenbiziko alderdi politikoak, sindikatuak, nazio kontzientziaren berpizkundea…
Aritza Taldeak herri honen gaineko beste ikastaro bat antolatu du, metodologia berriaz, saio intentsiboak izanen dira. Mikel Sorauren historiagilearen laguntzaz materiala eta bibliografia bilduko da, irakurri eta informazioa eskuratzeko, eta gero, bost eztabaida eta alderatze saioetan bateratze-lanari ekinen zaio. Hilero saio bana, eztabaida bana, laburbiltze saio bana".
Egitaraua
Urriak 29, astelehena
Ikastaroari hasiera: Ikastaroaren azalpena, metodologia eta material banaketa
Azaroak 26, astelehena
1.Saioa/hitzaldia: Euskal Herria ante los cambios en los Estados contemporáneos
Abenduak 17, astelehena
2.Saioa/hitzaldia: El enfrentamiento abierto entre España y Navarra
Urriak 28, astelehena
3.Saioa/hitzaldia: Proceso de integración y resistencia
Otsailak 25, astelehena
4.Saioa/hitzaldia: Intensificación del desmantelamiento político y cultural
Martxoak 31, astelehena
5.Saioa/hitzaldia: La recuperación nacional
Izen-ematea
Informazio gehiago eskuratu eta izena emateko bi telefono zenbaki jarri dituzte antolatzaileek: 625709366 eta 943691411. Hizketaldiak Villabonako Udaleko gela polibalentean izango dira, hilabeteko azken astelehenetan. Matrikula 60€-koa izango da eta Euskadiko Kutxako 3035002620.0260061500 kontu zenbakian egin behar da diru-sarrera.