Aizkardi mendi taldearekin La Demandara

Aizkardi mendi elkarteak La Demanda mendilerrora irteera prestatu du urriaren 21erako.

Urriaren 21ean La Demanda mendilerrora irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak. Azarrulla herritik abiatu eta San Lorenzo tontorrera igoko dira mendizaleak (2271m). Ezkarain amaituko dute ibilaldia.

Luzera: 22km.

Iraupena: 6,5 ordu inguru.

Irteera: 06:30etan Olaederra aurretik.

 

Izen-ematea: 943 694 458 telefono zenbakian (Joxan) edo Aizkardi mendi elkartean, azaroaren 18a bitartean.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!