Garzon epailearen aginduz, Espainiako poliziak Batasunako buruzagiak atxilotu eta espetxeratzea agindu du. Horien artean Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena edota Juan Kruz Aldasoro buruzagi ezagunak daude.
Ezker abertzaleak negoziazio prozesurako publikoki aurkeztu zituen mintzakide ofizial guztiak espetxean daude. Hauexek dira mintzakideak: Olatz Dañobeitia, Maite Díaz de Heredia, Rufi Etxeberria, Arnaldo Otegi eta Arantza Santesteban.
Pasa den igandean Zumea plazan egindako batzarraldian esandakoaren arabera, Juan Joxe Petrikorena eta gainerako alderdikideek atxiloketak iraun duen garaian ez zuten tratu txarrik jaso. Animoz ere guztiak ondo aurkitzen zirela nabarmendu zuten.
Andoaindarra Soto del Real espetxera eraman zuten atxilotutako gainerako ezker abertzaleko ordezkariekin batera.
Espetxeratzea salatzeko herri askotan mobilizazio eguna iragarri da ostegun honetarako.