Zizurkilgo lanak aurrera

Martxan dira Ubare auzoko lanak.

Ubaren hasi dira auzoa berritzeko lanak. Urriaren 2an, ikus-mira ederra sortu du Oria ibaian gora eta behera zebilen gruak. Aldaketa asko dator gune horretan. Eta zer esanik ez Zubimuxu-ren inguruan.

Bestalde, Aurrera plazan ere berrikuntzak egin dituzte eta hoditeria berritu ondoren, kanpoaldea ere txukundu dute. Besteak beste eserleku berriak jarri dituzte plazan.

Ikus "Argazkiak" saila.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!