Euskal joko, jolas eta kirolak Zizurkilen

Gaur goizean, urriak 2, Anoeta, Alegi eta Villabonako ikastoletako hainbat gaztek, euskal joko, jolas eta kiroletan ederki pasatzeko aukera izan dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

Urtero antolatzen du Kutxak euskal joko, jolas eta kirolak sustatzeko eklmena. Teknikariak, berriz, Xiba elkarteko kideak izaten dira eta antolatzaileetako batek adierazi duenez, "Gipuzkoa mailan, eskualdeka antolatzen dira txapelketak. Sailkatzen den taldeak beste eskualdeko taldeekin jarraitzen du aurrera. Finalera iritsi arte". DBHko 4. mailako gazteak, 15-16 urtekoak, izan dira gaurko partaideak, "lehen hezkuntzatik hasi eta DBHko azken maila bitarte, guztiek hartzen dute parte txapelketan. Adinka banatzen ditugu taldeak". 
Ingudea, arrauna, soka-tira, lokotsak, aulki jokoa eta asmazank: Horixe gaurko egitaraua. Eskola barruan baino gusturago nabari ziren kalean, dudarik gabe.

Argazki gehiago gune honetako "Argazkiak" sailean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!