Ikastaroen hasiera

Hastear dira Zizurkilgo Udaleko kultura sailak antolatu dituen ikastaroak. Aukera zabala da.

Eskulanak, mantentze gimnasia, yoga, dantza afrikarra, marrazketa, makilajea eta patch-work ikastaroak urriko lehen astean hasiko dira.

Zizurkilgo Udalak, Villabonakoarekin batera, herrian bertan euskara ikasteko saiakera berezia egin du eta urrian bertan, martxan jarriko dira sortu diren taldeak. Ikastaroak diruz lagunduko ditu Udalak. Zizurkilen erroldatuta dagoen edozein pertsonak matrikularen %75 doan izango du, baldin eta ikastaro amaieran %85eko asistentzia bermatzen badu. Ikastaro bereziak antolatu dira etorkinentzat. Euskara zerbitzuan informazio gehiago: 943 692 495

Bestalde, euskara maila hobetzeko aukera ere eskaintzen da. Modu lasaian, astean behin gehien gustatzen zaizuna eginez eta jende berria ezagutuz, euskaraz hitz egiteko aukera izango da. Azaroan jarriko dira martxan hiru pertsonez osatutako taldeak: bi euskaldun berri eta euskaldun zahar bat. Euskara zerbitzun informazio gehiago jaso daiteke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!