Zizurkilgo X. Azoka bereziko egitaraua

Urriaren 21ean izango da Zizurkilgo X. Azoka berezia. Udaleko kultura sailak jakinarazi du dagoeneko egun horretako egitarau zehatza.

-11:00etan: Kantu jira. Azoka euskal kantuz alaituko dute.
-12:00etan: Haurrentzat jolasak udaletxe aurrealdean.
-13:00etan: Zizurkilgo janari postu onenari sari-ematea. "Zizurkilen barrena" bekaren irabazlearen izena jakinaraziko da.
-14:00etan: Txahal erre jatea Zimiterioan. Txartelak salgai Zentroan, Pantxikanen eta Atxulondo tabernetan 10 eurotan.
17:00etan: Poniak haurrentzat.
17:30etan: Valporqueroko arranoak, txori eta harrapakinen erakusketa.
19:00etan: Txori eta harrapakinen hegaldi erakusketa zaldi gainean.

Autobusa doan izango da Bulandegi bideko errotondatik eta Zubiaurretxotik Zizurkil Goiko plazara egun guztian zehar.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!