Teodoro Hernandorena VI. ipuin lehiaketa

Kalean dira dagoeneko Zizurkilgo Udaleko kultura sailak antolatzen duen Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako oinarriak. VI. txanda izango da aurtengoa.

Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek hartu ahal izango dute parte lehiaketan. Adinaren arabera, bost sail ezberdin antolatu dira:

A maila: 6-8 urte. 
B maila: 9-11 urte.
C maila: 12-13 urte.
D maila: 14-16 urte.
E maila: 17 urtetik gora.

Parte hartu nahi duenak, lan bakotzaren hiru kopia aurkeztu beharko dtua azaroaren 30a bitartean, Aurrera plazako Udal bulegoetan. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!