Beñat Lizaso eta Uxue Maioz alkate txikiak protagonista izan dituen txupinazoa jaurti dute goizeko 11:00etan punttuan. Kalejira, eta haur parkeak ireki dira geroago. Haiena da eta eguna, baita adinekoena ere. Meza eta bazkari eder baten bueltan bilduko dira urnietar helduak.
Hasi dira aurtengo Sanmielak. Alkate Txikiek pleno aretoan jaso duten agurraren ostean eta balkoitik jaurtitako suziriarekin bi asteburuko etengabeko jai giroari hasiera eman zaio Urnietan. Uxue Maioz eta Beñat Lizaso Alkate Txikiek urnietarrei jaiak ondo pasatzeko mezua helarazi dute udaletxeko balkoitik, behean, San Juan plazan bilduta zeudenei. Gaztetxoak gehienean, gaurkoan jai baitute. Haien eguna da gaurkoa eta hori goizean zehar nabari izan da. Kiroldegian haur parkea jarri dute, salto, eskalatu edota txirristan ibiltzeko. Bertarako bidea Txanbolin txistulari bandak lagunduta egin dute askok. Plazido Muxika plazan, aldiz, helduxeagoentzako eskaintza; auto txikiak, zezen mekanikoa edota futbolean aritzeko aukera. Jaia hasi baino ez da egin Urnietan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!