Duela aste pare bat izandako hautaprobatan parte hartu zuten biek. Baina bi urnietar gaztetxoek ez zuten halakorik espero. “Hasiera batean ez nuen uste aukeratuko nindutenik, baina hautatu nindutela jakitean, pozik”, adierazi du Lizasok. “Espero gabeko zerbait, sorpresa bat izan da”, argitu du Maiozek.
Pasa den irailaren hogeian Lekaion aurkeztu ostean, alkate txikiek kargua hartuko dute udalean bertan. Txupinazoa jaurtitzeaz ere arduratuko dira. Horrelako uneak balkoitik behean dauden herritarrei mezuren bat igortzeko baliatzen dira. Alkate txikiek argi dute zein den haientzat desio dutena; “Jaiez asko gozatzea, horretarako baitira”, adierazi dute.
Egun osoan zehar hainbat ekitaldietan parte hartu eta gero, iluntzean utziko dute alkate kargua. Baina egun batez ez, urte batzuetan, Urnietako alkate izango direla pentsa dezagun une batez. Herrian aldaketak egiteko proposamen faltarik behintzat ez dute. Kontuan hartzekoak gainera. “Gutxi kutsatzen duten lantegiak jarriko nituzke”, adierazi du Lizasok. Herriko gaiak kudeatzeko modu orokorra ere planteatzen dute. “Gauzak ondo egiteko aginduko nuke”, adierazi du Maiozek.
DANTZA TALDEKOAK, PLAZARA
Alkate Txikiek kargua hartzerako unean, bertan izango dira Aurrera Gure Ametsa taldekoak. Herriko dantza taldeak bi emanaldi prestatzen dihardu Sanmieletarako. Datorren urriaren 6an, “Nafarroa hurbil” aipatutako herrialdeko folklorea taularatuko duen ikuskizuna eskainiko dute. Baina ez dira bakarrik izango. Emanaldira gonbidatu baitituzte beste bi talde nafar ere; Berako Gure Txokoa eta jota abeslariak. Hitzordua, 19:15etan Saroben. Hilaren 7an ingurutxoa dantzatzeaz ere arduratuko dira. 13:00etan, San Juan plazan.
Aurrera Gure Ametsan euskal dantzak ikasi nahi dituenak baldintza bakarra bete behar du; gutxienez lau urte izatea. Matrikulatzeko Lekaiora jo besterik ez dago.
KONTSEJUPE TXAPELKETA
Udaletxe azpiko arkupetako lehia azken txanpan sartzera doa. Benjamin, alebin eta infantil mailako esku pilota jokalariek norgehiagoka bizian jarraitzen dute. Emaitzak honakoak dira:
Benjaminak
Arantz Urdangarin 14-1 Jon Iribar
Lander Vicente 14-1 Eduard Zubillaga
Inhar Oiartzabal 14-6 Jon Iribar
Aratz Urdangarin 14-1 U.Urdangarin
Jose Gines 14-9 Eduar Zubillaga
Gorka Oiarbide 14-4 Eduard Zubillaga
Alebinak
Mikel Imaz 16-7 Mikel Alonso
Beñat Senperena 16-14 B.Goenaga
Jon Ander Iguaran 16- Iñaki Etxenike (ez zen aurkeztu)
Gaizka Maioz 16-9 Koldo Velasco
Mikel Alonso 16-2 Beñat Goenaga
Mikel Imaz 16-11 Beñat Senperena
Jon Ander Iguaran 16-8 Koldo Velasco
Jon Ezenarro 16-12 Mikel Alonso
Infantilak
Imanol Ansa 18-Unai Garin (lesionatua)
Josu Arruarte 18-17 Aitor Pagola
Julen Loitegi 18-2 Aitor Etxart
Xabier Ansa 18-16 Aritz Lizaso
Xuban Ezeiza 16-18 X.Orkaizagirre
Ander Oiarbide 18-7 Jon Iturbe
Imanol Ansa 18-11 Sergio Odriozola
Finalerdiak
Irailak 28, ostirala. 16:00.
Gorka Oiarbide–Inhar Oiartzabal (Benj)
Aratz Urdangarin–Lander Vicente (Benj)
Jon Ezenarro–Jon Ander Iguaran (Ale)
Mikel Imaz–Gaizka Mayoz (Ale)
Imanol Ansa–Aitor Pagola (Inf)
Xabier Ansa–Aritz Lizaso (Inf)
Finalak
Urriak 6, larunbata. 12:00.