Buruntzako San Martin elizaren aztarnategiaren musealizazio lanak burutzeko egitasmoari eta aurrekontuari baiezkoa eman dio Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak.
Udalak Aranzadi Zientzi Elkarteak aurkeztutako proposamenarekin bat egin du. Fase hau aurrera eramateko 49.077,29 euroko aurrekontua bideratuko da.
Hilabete gutxira, beraz, Andoain herriak bere ondare historikoa berreskuratzeko beste pausua emango du. Eremua herritarrek nahiz kanpotarrek bisitatu ahal izango dute.