Amasako eta Adunako apaizei agurra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 27a, 20:18

Xabier Iturriotz eta Mikel Egizabal Adunako eta Amasako apaizak izan dira azken urteetan. Aurrerantzean Berastegiko ardura hartuko du Xabierrek; Añorga Txikikoa, berriz Mikelek.

Irailaren 30ean irteera mezak eskainiko ditu Mikel Egizabal lasartearrak apaiz izan den herrietan: Larraulen 09:30etan, Amasan 11:00tan eta Hernialden 12:30etan. Urriaren 7an egingo du sarrera meza Añorga Txikin.

Xabier Iturriotz alegiarra kokatu da dagoeneko Berastegin. Joan zen irailaren 16an eskaini zuen agur meza Adunan. Ondoren, herritarrekin bildu zen bazkaltzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!