Goizean txistulari eta dultzaineroak ibili ziren herrian zehar. Goizetik arratsaldera ENHA egiteko aukera izan zen udaletxean eta eguerdian, ekitaldi politikoa izan zen plazan. Oinkariko hainbat dantzarik, ekitaldirako prestatutako koreografia dantzatu zuten. Amaia Agirre eta Aritz Garinek abestu zituzten bertsoak, aizkolariak espainiar eta frantziar banderak margotuta zituen enborra ebaki zuen eta kantariek bi abesti abestu zituzten. Udalbiltzako Antton Izagirrek bost urte hauetako laburpena egin zuen eta "gure nortasuna eta naziotasuna aldarrikatzeko" ENHA erabiltzeko deia luzatu zuen. Ekitaldia bukatu aurretik, eskualdeko herritar multzoa igo zen taula gainera ENHA eskuan hartuta. Ia berrehun lagun bildu zen udaletxe azpiko arkupeetan bazkaltzera ondoren.
Argazki gehiago ikusgai webguneko "Argazkiak" atalean.