Euskara ikasteko taldeak, osatzeko bidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko ira. 25a, 21:43

AEK euskaltegiak talde eta ordutegi ezberdinetan izena emateko aukera badagoela jakinarazi du.

Honako euskara taldeak osatzeko jendea behar da:


Andoainen
  • Goizeko 9etatik 11etara. Oinarrizko maila.
  • Astean 3 egunetan goizeko 9etatik 11etara. Alfabetatze ikastaroa.
  • Iluntzeko 19etatik 21:00etara oinarrizko maila.
  • Iluntzeko 19etatik 21:00etara hasera maila.
  • Iluntzeko 19etatik 21:00etara EGA ikastaroa.

Amasa-Villabonan
  • Goizeko 10:00etatik 12:00etara. Oinarrizko maila.
  • Iluntzeko 19:00etatik 21:00etara. Hasiera maila.
  • Iluntzeko 19:00etatik 21:00etara. Oinarrizko maila.

Zizurkilen
  • Goizeko 10:00etatik 12:00etara. Oinarrizko maila.


Ikastaro hauetan matrikulatzeko epea irailaren 28an amaituko da eta informazio gehiago nahi duenak 943-591704 telefonora dei dezake edo Andoaingo AEK euskaltegiak Extremadura kaleko 5 zenbakian duen egoitzara gertura daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!