Vegasako etxebizitza gaiari helduko zaio berriz ere. Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren arteko hitzarmena formalizatu edo ez eztabaidatuko da. Hitzordua, bihar asteazkena, 19:00etan pleno aretoan.
Bi hilean behin, azken asteazkenetako hitzorduari eutsiz, bihar, 19:00etan ohiko udalbatza saioa izango da Urnietako udalean. Udako etenaldiaren aurretik, mahai gainean utzitako etxebizitza gaiari helduko diote berriz ere udal ordezkariek. Vegasan babes ofizialeko hamar etxebizitza erostea baimenduko lukeen hitzarmenari baiezkoa edo ezezkoa eman erabakiko dute. Aipatutako ituna, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sinatu beharreko akordioa litzateke.
Horrez gain, 2006ko Kontu Orokorrak onestea eta Urnietako musika eskola izendatzea, ahotan hartuko dituzten beste gaiak izango dira. Baita kargu uzte bat bideratzea ere. Uztailaren 25eko plenoko akta onartu edo ez bozkatzeaz gain, udal gobernuaren eta Alkatetzaren ebazpenen berri ere emango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!